Lege-oharra

Sociedad Anónima Damm, aurrerantzean DAMM, (IFK: A-08000820; helbidea: Rosselló kalea 515 zk., Bartzelona) Bartzelonako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago 21.167 liburukian, 1. orrian, B-17.713 orrialdean. Ohar honen bitartez DAMMen jabetza den http://www.keler.eus webgunearen erabiltzaileei sarbide eta erabilera baldintzen berri eman nahi zaie.

DAMMen jabetza den edozein web-orri erabiltzeak esan nahi du momentuan indarrean dauden sarbide eta erabilera baldintza orokor guztiak onartzen dituela erabiltzaileak. DAMMek edozein momentutan aldatu ahal izango ditu baldintza orokor hauek.

DAMMen web-orrietako eduki guztia (besteak beste, testuak, audioak, bideoak, softwarea, diseinua eta nortasun zeinuak) jabetza intelektual edo industrialeko araudiaren menpe dago. Edukien eskubideak DAMMenak dira, edo, hala balegokio, hirugarren batenak. DAMMen web-orrietara sartzeak ez du inolaz ere esan nahi jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak laga edo transmititu egiten direnik, ezta haiei uko egiten zaienik ere.

Erabiltzaileak ezin izango ditu inoiz aldatu edo ezabatu edukien inguruan DAMMek edo hirugarrenek dituzten eskubideen identifikazio-datuak. Edukietara sartzeko, erabiltzaileak DAMMen web-orrietan horretarako jarri diren baliabide edo prozedurak bakarrik erabili ahal izango ditu, baita Interneten erabili ohi direnak ere, betiere jabetza intelektualeko eskubideak urratu gabe eta DAMMen web-orriei zein bertako informazio eta zerbitzuei kalterik eragin gabe.

Erabiltzaileak hitz ematen du DAMMen webguneko informazio eta zerbitzuak erabiltzerakoan errespetatu egingo dituela legea, baldintza orokor hauek, morala, ohitura onak eta ordena publikoa. Bereziki, erabiltzaileak hitz ematen du zerbitzuak eta edukiak modu zuzen eta bidezkoan erabiliko dituela, eta ez dituela hauek egingo: a) inoren jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen aurkako ekintzak; b) eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa edo pornografiko-ilegala zabaldu, ezta giza-eskubideen aurkakoa edo terrorismoari apologia egiten diona ere; c) kalteak eragin DAMMen, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema informatikoei, edo haientzat kaltegarri izan daitezkeen birus informatiko zein bestelako sistema fisiko edo logikoak zabaldu, esate baterako, eskatu gabeko mezu elektronikoak etengabe bidalita; eta d) eskatu edo baimendu gabeko publizitatea zabaldu edo mezu elektronikoak bidali.

DAMMek ez du erantzukizunik izango erabiltzailearen software edo hardwarea kaltetzen bada DAMMen web-orrietara sartzeagatik edo bertako informazio edo aplikazioak erabiltzeagatik.

DAMMek ez du bermatzen bere web-orrietako informazioa edo zerbitzuak egokiak, fidagarriak, eskuragarriak, aproposak edo zehatzak izango direnik, eta aurretik jakinarazi gabe eguneratu, aldatu edo ezabatu ahal izango ditu, betiere informazioaren inguruan legeak aurreikusten duena errespetatuta.

DAMMek ez du bermatzen web-orrietako edukiak egokiak edo eskuragarriak izango direnik Espainiatik kanpo. Atzerrian DAMMen web-orrietako eduki guztia edo haren zati bat ilegala izango balitz, debekatuta egongo da bertara sartu eta webgunea erabiltzea. Hala eginez gero, erabiltzaileena izango da erantzukizun osoa, eta aplikatu beharreko lege nazionalak betetzera behartuta egongo dira.

DAMMek ez du inongo erantzukizunik izango hirugarren batek web-orri honetan ipinitako hiperestekek dituzten edukien inguruan. Hiperesteka kokatzeak ez du esan nahi web-orri horren jabearen eta DAMMen artean harremanik dagoenik, ezta han eskaintzen diren eduki edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.

DAMMek eskubide osoa izango du denbora batez web-orrietara sarbidea ixteko eta edozein momentutan aldatu ahalko ditu orriok, baita bertan eskaintzen diren zerbitzuak eta informazioa, aurkezpena, kokapena eta sarbide eta erabilera baldintza orokorrak ere, aurretik jakinarazi beharrik gabe. DAMMen web-orrietan jasotzen den informazioa DAMMi doan laga zaiola ulertuko da.

Erreklamazio, kontsulta edo iradokizun bat izan ez gero, web-orriko harremanetarako atalean idatzi mezua info@keler.eus helbidera.

DAMMen web-orrien inguruko auzietarako Espainiako legedia jarraituko da, eta Bartzelonako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren menpe egongo dira auziok.

Pribatutasun-politika

Eskaintzen diren edukietara sartzeko, erabiltzailea adinduna izan beharko da.

Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiak xedatutakoa jarraituz, DAMMek erabiltzaileari jakinarazi nahi dio datu pertsonalak biltzeko fitxategi automatikoa sortu eta DAMMen erantzukizunpean gordetzen dela, DAMMek eta haren taldeko elikaduraren sektoreko enpresek momentu jakin batean sortu edo banatzen dituzten produktuen inguruko informazio, trebatze eta merkaturatze lanetarako, horretarako baimen zehatza ematen badu.

Halaber, datuok atzitu, zuzendu, baliogabetu edo haiei aurka egiteko eskubidea izango du erabiltzaileak. Horretarako, ezinbestean idatzizko jakinarazpena igorri beharko du helbide honetara: S.A. DAMM, Departamento de Organización y Sistemas (Responsable LOPD), Rosselló kalea 515 zk., 08025 Bartzelona. Eskaera horrek honako datuok bildu beharko ditu: erabiltzailearen izen-abizenak, jakinarazpenak jasotzeko helbidea, Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia eta eskaeraren arrazoia. Beste norbait ordezkatzen den kasuetan, baliozko dokumentu bat bidaliko beharko da froga moduan. Bestalde, erabiltzaileak http://www.keler.eus webgunearen bitartez egindako jakinarazpena ere baliozkotzat joko da. Baliozkoa izango da ere erabiltzaileak solicitud@infoclientes.com helbidearen bitartez egiten duen komunikazioa.

DAMMek hitz ematen du datu pertsonalak sekretupean mantentzeko betebeharra errespetatuko duela eta behar bezala gordeko dituela. Halaber, beharrezko neurri guztiak ipiniko ditu datuok aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo atzitzen direla saihesteko, betiere teknologiaren egoera aintzat hartuta.

Erabiltzaileak espresuki baimena ematen du fitxategi horretako datu pertsonalak uzteko check-boxean zehazten diren DAMMen enpresei. Lagapen horren helburu bakarra izango da DAMMek eta haren taldeko elikaduraren sektoreko enpresek momentu jakin batean sortu edo banatzen dituzten produktuen inguruko informazio, trebatze eta merkaturatze lanak betetzea. Bestalde, indarrean dagoen araudiarekin bat, erabiltzaileak baimena ematen dio bere trafiko-datuak erabiltzeko berezko merkataritza promozioetan.

DAMMek titularraren profila aztertu dezake eta berarekin bat datozten edukiak bilatu ditzake profiling teknikak erabiliz. Indarreko legearen bat eginda, titularrari eskatzen zaio bere datuen erabilera hau egingo dela. Helburu honekin horretarako aurkezten da kutxatila bat markatu beharko du.

Edonola ere, eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko legeak xedatutakoa betez, datuak biltzeko momentuan DAMMek erabiltzaileari baimena eskatuko dio datuok erabili ahal izateko, posta elektronikoz edo antzerako bitartekoak erabilita (SMSak mugikor bidez, esaterako), informazioa edo publizitatea bidaltzeko. Erabiltzaileak edozein momentutan baliogabetu ahalko du baimen hori http://www.keler.eus edo solicitud@infoclientes.com helbidera.

DAMMek jakinarazi nahi du ez duela datuen egiazkotasuna frogatzen, beraz erabiltzaileak emandako datuak erabiliko dira beti, egiazkoak izan zein ez.