SOCIEDAD ANÓNIMA DAMMen sare sozial ofizialetako pribatutasun politika

1. SOCIEDAD ANÓNIMA DAMMen orri ofizialean gordetako datuak sare sozialetan tratatzeko arduradunari buruzko informazioa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (aurrerantzean DPBLO) eta DPBLO garatzeko araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak (aurrerantzean DPBLOED) xedatutakoari jarraituz, SOCIEDAD ANÓNIMA DAMMek (aurrerantzean DAMM) sare sozial honen erabiltzaileei jakinarazi nahi die datu pertsonalak tratatu eta babesteko politika zein den, sare sozial horretan DAMMen orria nahita atzitu eta erabiltzen duten pertsonen kasuan. Erabiltzaileak DAMMen orri ofiziala atzitu eta erabiltzeak esan nahi du espresuki onartzen duela pribatutasun politika hau, eta bere datu pertsonalak hemen zehaztu bezala tratatzeko baimena ematen du.

2. Adingabeen eta ezgaien datuak

Debekatuta dago sare sozial honetan sartu edo izena ematea hemezortzi (18) urtetik beherakoentzat, eta sare horretan DAMMek duen orri ofiziala ere ezin izango dute erabili hemezortzi (18) urte baino gutxiago dutenek. Bestalde, erabiltzailea ezgai bada, DAMMek jakinarazten du erabiltzailearen guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren laguntza baimendua beharrezkoa izango dela, edo bere legezko ordezkariarena, DAMMen orri ofiziala atzitu eta erabiltzeko. DAMMek ez du inongo erantzukizunik izango adingabeek edo ezgaiek orri ofiziala erabiltzeagatik sortutako arazoen inguruan; erantzukizun hori legezko ordezkariena izango da.

3. Fitxategi arduradunaren arrazoi sozialaren identifikazioa

Erabiltzaileak jakin behar du DAMM (helbide soziala: Rosselló kalea 515 zk., 08025 Bartzelona) dela tratamendu fitxategien arduraduna. Fitxategi horien bitartez bildu eta gordetzen dira erabiltzaileen datu pertsonalak, sare sozial honetan DAMMek duen orri ofizialean izena eman eta hura erabiltzean ematen dituztenak. Hala ere, gure orri ofiziala gordetzen duen sare sozialaren erakunde titularrak ere dagozkion tratamendu-lanak bete beharko ditu.

4. Datu pertsonalen helburuak, informazioa eta baimena

Erabiltzaileak borondatez DAMMi orri ofizialaren bitartez emandako datu pertsonalak DAMMen ardura den datu tratamenduaren parte izango dira. Helburua DAMMi buruzko informazioa ematea izango da, hainbat bitarteko erabilita: posta elektronikoa, faxa, SMSak, MMSak, talde sozialak zein bestelako bitarteko elektroniko edo fisikoak, egungoak zein etorkizunekoak, komunikazio komertziala ahalbidetzen badute. Halaber, izena ematen dutenei newsletter-ak bidaltzeko ere erabiliko dira, baita DAMMekin eta beste erabiltzaileekin informazioa trukatu eta hirugarrenekin komunikatzeko ere.

Erabiltzaileak orri ofizial hau erabiltzen duen momentutik baimen askea, argia, berariazkoa, informatua eta berariazkoa ematen dio DAMMi bere datu pertsonalak tratatzeko, politika honek xedatutakoarekin bat zerbitzuak behar bezala emateko helburuarekin.

Erabiltzaileak sare sozial honetan DAMMek duen orri ofiziala erabili ahalko du; beraz, bere datuak helburu horiekin tratatzerik nahi ez badu, ez du orria erabili eta datu pertsonalik eman beharko.

DAMMen orri ofizial honetan erabiltzaileak testuak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazio edo edukia partekatu ahal izango du. Denak ere politika honen eta plataformaren arau eta baldintzen menpe egongo dira. Argitaratutako eduki guztiek indarrean dagoen legea, politika hau eta plataformaren arauak errespetatzen dituztela bermatzeko erantzukizuna izango du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak DAMMen orri ofizialean datu pertsonalak, argazkiak, informazioa edo bestelako edukiak argitaratu ahal izateko, haien jabe izan beharko du, edo hirugarrenen baimena eduki.

DAMMek ezabatu egin ahalko du orri ofizial honetan erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki, modu aldebakarrean eta erabiltzaileari aurretik jakinarazi edo baimena eskatu beharrik gabe, indarrean dagoen legea, politika honetako arauak edo plataformaren arauak urratzen baditu

5. DAMMek laga edo jakinarazitako datuak jasoko dituztela aurreikusitako hartzaileen identifikazioa

Erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio sare sozialean DAMMek duen orri ofizialean argitaratutako informazioa eta edukiak orri ofizialaren eta sare sozialeko plataformaren gainontzeko erabiltzaileek ikusi ahal izango dutela. Ondorioz, sare sozial honetan DAMMek duen orri ofizialean erabiltzaileak argitaratutako informazio eta eduki guztiak gainontzeko erabiltzaileei helaraziko zaizkie zerbitzuaren funtzionamendua dela eta.

DAMMek aurreikusten du epaileei, epaitegiei, administrazio publikoei eta eskumendun erakunde administratiboei bakarrik laga edo jakinaraziko dizkiela datuak, indarrean dagoen araudiaren arabera.

6. Hirugarren zerbitzu-emaileak

DAMMek jakinarazten du erakunde hau erantzule dela bakarrik sare sozial honetako orrialde ofizialaren bitartez erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalen inguruan, eta haien konfidentzialtasuna, segurtasuna eta tratamendua bermatzen du politika honek xedatutakoarekin bat eginda. Hortaz, ez du inongo erantzukizunik izango sare sozialaren jabeak zein informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileek datu pertsonalak tratatu eta erabiltzen badituzte, zerbitzuak ematerakoan edo beren ekintzak betetzerakoan; ezta hirugarrenek sare sozialean hiperestekak ipintzen dituztenean edo DAMMen hiperesteken bitartez orrialde honetako kideak beste norbaiten webgunera bideratzen direnean ere.

7. Datuen kalitatea

DAMMek erabiltzaileari jakinarazten dio, legez sortutako ordezkaritza egon ezean, erabiltzaileek ezin izango dutela beste pertsona baten nortasuna erabili eta haren datu pertsonalak jakinarazi. Hortaz, erabiltzaileak jakin behar du beti bere nortasunari dagozkion datuak bakarrik eman ahalko dituela, haiek egokiak, eguneratuak, zehatzak eta egiazkoak izanik. Edonola ere, erabiltzaileak hirugarrenen pribatutasuna errespetatu beharko du, DAMMen orri nagusiak erabiltzen duen sare sozialaren erabiltzaile izan zein ez.

8. Datuak atzitu, zuzendu, baliogabetu edo haiei aurka egiteko eskubidea erabiltzea

DAMMek erabiltzaileari jakinarazten dio datuak atzitu, zuzendu, baliogabetu edo haiei aurka egiteko eskubidea erabil dezakeela mezu elektroniko bat bidalita solicitud@infoclientes.com helbidera, edo gutun bat bidalita, DAMM (Responsable LOPD) hartzaile dela, Rosselló kalea 515 zk., 08025 Bartzelona helbidera, edo hura ordezkatzen duenera, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean adierazi bezala. Hala, interesdunak idatziz bidali beharko du jakinarazpena DAMMera, egiten den eskaera edo eskubidea adierazita. Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna egiaztatzen duen dokumentu baten kopia bidali beharko du, sare sozialean DAMMek duen orriko erabiltzaile-izena zehazki adierazita, zehatz-mehatz nor den identifikatu ahal izateko.

9. Bestelako informazio interesgarria

DAMMek edozein momentutan aldatu edo ordezkatu ahal izango du politika hau. Kasu bakoitzaren arabera, hemen biltzen dena ordezkatu, osatu edo aldatuko du. Horregatik, erabiltzaileak aldian-aldian irakurri beharko du, beti jakinaren gainean egoteko.

Erabiltzailea DAMMekin harremanetan jar daiteke sare sozialaren barne mezularitza zerbitzuarekin edota helbide honetan:

S.A. DAMM

Helbidea: Rosselló kalea 515 zk., 08025 Bartzelona

Email: solicitud@infoclientes.com

Halaber, sare sozialaren jabeak argitaratutako arau eta politikak ere irakur ditzake erabiltzaileak.